Erasmus+ programaren bitartez Europar Batasunak finantzatutako proiektu honetan, 5 herrialdeetako 8 bazkidek (Eslovenia, Errumania, Italia, Euskal Herria eta Alemania) hartuko dute parte 24 hilabetez (3/2021-2/2023). Proiektuaren helburua honako hau da:
- trebetasun digitalei dagokienez, irakasleen eraginkortasuna hobetzea
- ikasleek tresna digitalen erabilera hobetzea, Growth Mindset pentsamoldearen bitartez
- gurasoek tresna digitalekiko duten irudia hobetzea
- eskoletan Growth Mindset pentsamoldearen aldeko joera zabaltzea
- irakaskuntza digitalerako Growth Mindset pentsamoldearen eredu praktiko bat diseinatzea
BEHARRAK
Covid-19aren egungo pandemiaren ondorioz, Europa osoko eskolak irakaskuntza digitala aplikatu behar izan dute. Irakasle, ikasle zein gurasoek oso denbora gutxi izan dute aldaketa handi honetara moldatzeko. Aurrez aurreko irakaskuntzatik eskola birtualera egindako bat-bateko aldaketa honek zenbait eragozpen izan ditu, batzuk kanpoko arazoek eragindakoak (azpiegitura digital ezegokiak), beste zenbait trebetasun ezak eragindakoak (irakaskuntza digitalaren antolaketa, ikasleen parte-hartzea eremu digitalean) eta azkenik beste zenbait barne oztopo edo oztopo psikologikoen ondorioz sortutakoak (ezezagunari beldurra, norberarengan konfidantzarik ez izatea).
Robert Bosch Stiftungek Alemaniako irakasleen artean egin berri duen inkesta baten arabera, irakasleen 2/3ek inolako prestakuntzarik jaso gabe irakaskuntza digitalera moldatu behar izan zutela diote. Ekipamendurik ez izateaz gain, irakaskuntza digitaleko tresnak erabiltzeko garaian dituzten gabeziak ere aipatu dituzte arazo nagusi bezala. Beste ikerketa baten arabera (Wübben-Stiftung 2019), Alemaniako irakasleen ia % 50ak irakaskuntzan tresna digitalen erabilera ez dela hoberena uste du. Hezkuntza digitalera behartutako eraldaketak ez du ezer egin zailtasunak horiek arintzeko.
Gure Erasmus+ proiektua trebetasunetan oinarritutako oztopo psikologiko horiek gainditzen saiatuko da. Irakaskuntza digitalaren eraginkortasuna nabarmen hobetu dezakegula ziur gaude, lehen aipatutako oztopoei trebetasunez heltzen badiegu. Growth Mindset pentsamoldea erabiliko dugu paradigma nagusi gisa trebetasun digital berriak eta irakaskuntza digitalarekiko jarrera positiboak garatzeko. Tresna digital inspiratzaile, prestakuntza interaktibo, gurasoekin lankidetza eta eskola-proiektuak garatzeko laguntza integralari esker, irakasleak inplikatu eta ikasleak motibatzea lortuko dugu. Horri esker, irakasleek irakaskuntza digitalari buruzko usteak aldatu, irakaskuntza-trebetasun berriak sortu, gurasoak inplikatu eta ikasleak motibatuko dituzte ikaskuntza-ingurune baten bitartez.
Hezkuntza digitalerako trantsizioak aurrera egingo du pandemiak jarraitu ala ez: gure ekonomia eta gizarte modernoak aldatzen ari dira “eraldaketa digitala” izenaz ezagutzen dugun mugimenduaren baitan. Eraldaketa horrek dagoeneko lanbide askori eragin die, eta beste asko laster egongo dira egoera berean. Hezkuntza-triangelu osoan Growth Mindset pentsamoldea garatzea funtsezkoa da gaur egungo eta etorkizuneko belaunaldiek hezkuntza-maila guztietan enplegu bat lortu ahal izateko.
XEDE-TALDEA
Herrialde bazkideetako bigarren hezkuntzako irakasleak dira gure proiektuaren helburu nagusia. Irakaskuntza digitalak irakasleei bakarrik eragiten ez dienez, ikasleak eta haien gurasoak ere kontutan hartuko ditugu (“hezkuntza-triangelu” ezagunaren hiru atalak). Hedapen-ekitaldiei esker, irakaskuntza digitala erabiltzen duten Europako irakasleengana iritsiko gara. Proiektuak irakasle eta ikasleengan izango du eraginik handiena. Beste onuradunetako batzuk ikasleen gurasoak eta irakasleen trebetasunekin lan egiten duten prestatzaileak izango dira. Sortuko dugun azken ekoizpena bereziki interesgarria izan liteke hezkuntza kurrikulumak diseinatzeaz arduratzen direnentzat, izan ete Growth Mindset pentsamoldearen printzipioaren arabera ikaskuntza digitalerako ebidentzian oinarritutako eredu bat garatzea baita proiektu honen helburuetako bat.