Beste behin ere, “growMET” europar proiektuaren lehen bilera online egitea beste aukerarik ez zaigu geratu. Errumaniako, Espainiako, Italiako, Esloveniako eta Alemaniako 16 parte-hartzaile elkartu ziren lehen aldiz elkar ezagutzeko eta proiektuaren lehen urratsak elkarrekin egiteko. Bideodeiak ezagun egin dira azken urtean, baina horrelako lehen bilera bat bideodei bitartez egitea beti da erronka. Parte-hartzaile guztiek hurrengo bilera, azaroan Italian izango dena, aurrez aurre egitea espero dute.